3 pertsona kontratatuko dira 12 hilabeterako eta lanaldi osorako.
Profil hauek kontratatuko dira:
- Irakasle-ikasketako gradua duen pertsona bat, herritarrak konpetentzia digitaletan prestatzeko eta gaitzeko plan bat egin eta ezartzeko.
- Gizarte Laneko gradua duen pertsona bat, Zaintzaren ekosistema programa abian jartzeko.
- Lanbide-heziketako erdi-mailako titulua duen pertsona bat, Klima eta Energia Planean jasotako ekintzak garatzeko.
LANBIDEn izena emateko epea ekainaren 24an hasiko da eta uztailaren 12an amaituko da.