Denboraldia modu berezian itxi dute Tipi-tapa taldekoek aurten ere.
Azokatik abiatu dira parte hartzaileak, hauen artean herriko ikastetxeetako gaztetxoak egon direlarik. Behin ibilbidea amaituta, indarrak berreskuratzeko asmoz, hamaiketakoa egon da Azokan bertan, honekin batera kamisetak eta biserak parte hartzaileen artean banatu dituztelarik.
Tipi-tapak irailean hartuko du berriro martxa.