Lehenengo edizio honetan lau jarduera antolatu dira LGTBIAQ+ kolektiboari ikusgarritasuna emateko:
- Aste osoan zehar Udane Juaristi muralgileak, Nerabeentzako Zerbitzuko nerabeen talde batekin batera, mural bat egingo du Bikuña kalean ASKE gaiaz baliatuz.
- Ekainaren 20an, 18:00etan Latxartegi Aretoan, "Que fuerte lo de Gloria" Gloria Fuertesen bizitzari eta lanari buruzko antzerkia izango dugu.
- Ekainaren 25ean, 18:00etan Kultur Etxean, Iñigo Lamarcaren "La suerte de Regi" liburuaren aurkezpena aurrera eramango da. Ondoren, egilearekin solasaldia eta galderak egiteko aukera izango dugu.
- Ekainaren 28an, 22:00etan Azokan, Dj Gel
Herrialde askotan, oraindik ere, elkarrekin bizitzeko eta maitatzeko sexu bereko pertsonak aukeratzen dituztenek, jazarpena eta mehatxuak jasaten dituzte. Ekainaren 28an, LGTBIAQ+ harrotasunaren eguna dela eta, Legazpiko Udalak bere elkartasuna adieraziko dio kolektibo honi. Udaletxea ortzadarraren koloreekin argiztatuko da.