Larunbatean, ekainak 22, irekiko da San Migel ermitan Mari Carmen Ibañez margolari legazpiarraren lanez osatutako erakusketa.
Burdinola Elkarteak antolatutako erakusketa honen helburua gure ondarea ezagutzera ematea da, herritarrak oso gutxitan irekita aurkituko duten San Migel ermita ezagutzeko aukera emanez, herritar baten margo lanak ikustearen aitzakian.
Erakusketa toki berezian egongo denez, ordutegia ere berezia ere izango du.
Ekainaren 22tik 30era egongo da ikusgai, larunbat eta igandeetan 11:30etatik 13:30etara eta astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiralean 16:00etatik 18:00etara