Ekainaren 21ean, ostirala, Sustraiak Dantza Taldekoek "Xaukena xauk ta bestela etxauk" ikuskizun ibiltaria eskainiko du Xaukena elektro-txarangarekin, dantza tradizionalak musika ezberdinekin eskainiz. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta hiru geldialdi egingo dituzte erdigunean, Kale Nagusian, Karibe Zaharra parean eta Euskal Herria plazan, Azoka parean, eta kalejiran joango dira batetik bestera musika lagun.
Hona eskainiko dituztenak:
Kale nagusia:
1. Agurra
2. Zortzikoa
3. Gorulari
4. Fandangoa
Karibe zaharra:
1. Mutil dantza
2. Suletinoa
3. Arin Arina
Azoka:
1. Polka
2. Ezpata Dantza
3. Uztai Txiki eta Makil Handi
4. Pupurria
5. Txapeolaz
Azaldu, ondo pasako duzue eta!