pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

VI RALLY GOILURRAK dela eta errepidea itxiko da larunbatean
13
Eka
2024

VI RALLY GOILURRAK dela eta errepidea itxiko da larunbatean

Goizeko 8.00etatik 13.30etara

 

Datorren ekainak 15, larunbatean, Goilurrak rallyaren auto lasterketa dela eta, Mutiloatik, Lierni, Ormaiztegi, Legazpi, Aztiri eta Zerain artean errepidea itxita egongo da goizeko 8:00etatik 13:30 arte.

Bide mozketa 8:00etan izango da, lasterketa 9:00etan hasiko bada ere. Bigarren aldiz, 12:10 etan pasako dira autoak.

 

Etxetik irten edo bertara sartzeko, 688642894 (JON) telefonora deitu beharko da eta bertatik esango zaizue noiz den momentua. (Lasterketaren bidegurutzeetan bidezainak egongo dira hau antolatzeko, lasterketaren segurtasuna bermatzeaz gain).

Sarrera eta irteerak, lasterketaren norabidean izango dira, hala ere kasuak banan bana aztertuko dira. Probak asegurua du eta zerbait apurtzen bada zenbaki berdinera deitu parte emateko ASTE BETEKO EPEAN.

 

Edozein zalantza argitzeko edo lasterketa egunean etxetik mugitzeko deitu antolakuntzako zenbakira 688642894 (JON).

 

Albiste guztiak