Datorren astearte eta asteazkenean, ekainak 23 eta 24, San Juan jaiak ospatuko dituzte Telleriarte auzoan, Arrizabala Auzo Elkarteak antolatuta. Asteartean, 18:00etan hasiko dira jaiak, loren bedeinkazioarekin; 21:00etan, auzo afaria; eta 23:00etan, San Juan sua, trikiti doinuen erritmopean.
Eta asteazkenean, 10:30ean, txistularien Goiz Eresia; 11:00etan, Meza Nagusia; 12:00etan, lunch herrikoia, bertso saioa eta trikiti saioa; eta 14:00etan, erretiratuen bazkaria, bertsoz eta trikitiz lagunduta. Arratsaldean, berriz, 18:00etan, haurren jolasak, eta 18:30ean auzoko bola eta toka jardunak eta trikiti dantzaldia, Xapre eta Zarrarekin.
Hilaren 24an, Junetorrik zerbitzu berezia eskainiko du. Eguerdian ordutegia luzatu egingo da, eta autobusak bi buelta gehiago egingo ditu; alegia, 13:30ean eta 14:15ean ere Telleriartetik pasako da. Egun horretan ere, ohiko ibilbidea egingo du autobusak.
Jaietako egitaraua ikusteko, sakatu hemen.