Korpus Zortzigarrenean urtero egiten den ekitaldi hau, atzo ekainaren 6an egin zen, 19:00etan Euskal Herria plazan eta bertan, 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu izan zuten .
Parte hartzaile zerrenda:
1.- Mohamed Akka
2.- Aritz Barbeira
3.- Julen Oria
4.- Urko Romaratezabala
6.- Adriano Paolo La Puente
7.- Inar Aranburu
8.- Asier Goikoetxea
9.- Araitz berasategi
10.- Alaitz Agirre
11.- Enmanuel Zepeda
12.- Ilyas El Boukili
13.- Aixa ArzuagaAurten
Joko hau dugu, hain zuzen, garai bateko Korpus Zortzigarreneko jai giro eta egitarautik oraindik ere egiten den bakarra. Jokoaren nondik norakoa ilun samarra dugu. Batzuek diotenez, “antzara jokoa” bezalaxe, gure hau ere Europatik ekarri eta gure herrietan XVIII. mendean zabaldu zen. Beste batzuek, aldiz, joko hauek aurretik ere izan zirela baieztatzen dute. Dena den, XVIII. eta XIX. mendeetan hain hedatua zen oilar jokoa dagoeneko desagertu da herriko plazetatik, eta Legazpi dugu ohitura hori oraindik mantentzen duen herri bakarretakoa.
20 euro irabazlearentzat
Garai batean, oilarraren parera iristea lortzen zuen parte-hartzaileak ezpatarekin lepoa moztu behar zion animaliari, eta oilarra bera eramango zuen etxera, sari gisa. Gaur egun, ordea, ez da horrelakorik egiten. Oilarraren parera iritsi eta ezpatarekin oilarra barruan izango duen biribil bat egin behar du. Hori egiteko gai denak 20 € eramango du saritzat. Alabaina, bada aspaldiko garaietatik eutsi zaion ezaugarri bat: txistulariek "Tranka-tranka" doinua jo izan dute beti, baita gaur egun ere. Joko honetan baino ez dute jotzen txistulariek doinu hori.
Web orrialdeko irudi galerian 2024ko Oilar Jokoaren argazkiak daude ikusgai.