pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bisita berezia: CHILLIDA 100 URTE
06
Eka
2024

Bisita berezia: CHILLIDA 100 URTE

Doako bisita gidatuak Chillida Lantoki museora eta Chillida Lekura, ekainaren 22an

 

Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrena dela ospatzeko, Legazpiko Udalak, Lenbur Fundazioarekin lankidetzan, txango bat antolatu du legazpiarrentzat Chillida Lantoki eta Chillida Leku bisitatzeko.

Txango hau doakoa da legazpiarrentzat, eta honakoak sartzen dira: bisita gidatuak, joan-etorriak eta aperitiboa.

 

Hona hemen gutxi gorabeherako ordutegia:

  • 10:00: bisitaren hasiera Chillida Lantokin
  • 10:00 - 11:00: Chillida Lantokira bisita gidatua
  • 11:00: Chillida Lekura autobusa (Bus geltokian, Saturnino Telleria biribilgunean).
  • 12:00: Chillida Lekura iristea
  • 12:00 - 12:30: Chillida Lekun aperitiboa
  • 12:30 - 13:00: Chillida Lekura bisita gidatua
  • 13:30: Chillida Lekutik irteera

 

Izena emateko edo plaza erreserbatzeko, inprimaki elektroniko honen bidez egin daiteke: https://www.legazpi.eus/chillida-lantoki-chillida-leku edo Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (HAZn) joanda.

Bidaia beren kabuz egin nahi dutenek edo bi guneetako bat bakarrik bisitatu nahi dutenek izen emate inprimakian adierazi beharko dute.

Beste premiaren bat izanez gero (elikadura-intolerantziak, mugikortasun murriztua...), gurekin jarri harremanetan jarduera hobeto kudeatu ahal izateko.

 

Tf: 943 73 70 30 – LUZAPENA: 283

 

Izen-ematea ekainaren 21era arte edo plazak agortu arte egongo da zabalik.

 

Albiste guztiak