pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ingurumenaren Munduko Eguna 2024
05
Eka
2024

Ingurumenaren Munduko Eguna 2024

Gure lurrak. Gure etorkizuna

 

Legazpiko Udalak bat egiten du Ingurumenaren Munduko Egunarekin. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1972an ezarri zuen lehen aldiz ospakizun hori. Gaur, ekainak 5, Udaletxea berdez argiztatuko da.

 

Ezin dugu denboran atzera egin, baina basoak hazi, iturriak biziberritu eta lurzoruak lehengoratu ditzakegu. Lurrarekin bakea egin dezakeen belaunaldia gara.

 

Mundu osoko ekosistemak arriskuan daude. Basoak eta lur idorrak, nekazaritza-lurrak eta aintzirak,..; gizateriaren existentzia natura-gune horien mende dago eta itzulerarik gabeko puntu batera iristen ari dira.

 

Desertifikazioaren aurkako Nazio Batuen Konbentzioaren arabera, planetako lur eremuen % 40 degradatuta daude, eta horrek zuzenean eragiten dio munduko populazioaren erdiari. 2000. urteaz geroztik, lehorte-aldien kopurua eta iraupena % 29 handitu da, eta premiazko neurriak hartzen ez badira, 2050ean lehorteek  munduko biztanleriaren hiru laurdeni baino gehiagori eragin liezaiekete.

 

Hori dela eta, 2024ko Ingurumenaren Munduko Egunak lurrak lehengoratzea, desertifikazioa gelditzea eta lehortearekiko erresilientzia indartzea du helburu,

«Gure lurrak. Gure etorkizuna. #BerrezarpenarenBelaunaldia gara».

 

NBEk munduko egun honen ospakizunetarako argitaratutako minutu bateko bideo hau ikustera gonbidatzen zaitugu.

 

Albiste guztiak