pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2024-2025 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea
04
Eka
2024

2024-2025 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea

Ekainaren 3etik 28ra. Gutxieneko adina 6 urte izango dira

 

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan

2024-2025 ikasturtean parte hartzeko

matrikula epea ekainaren 5ean irekiko da.

 

Matrikula egiteko,

horretarako prestatu den matrikula orria bete

eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar;

betiere, ekainaren 28a baino lehen.

 

Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke.

Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek,

irakasleari jakin arazi beharko diote,

eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

 

Taldeak eta ordutegiak

matrikulatutako ikasle kopuruaren eta

euren aukeren arabera antolatuko dituzte.

 

18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute;

helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio.

Helduek, gainera,  goizean edo arratsaldeko lehen orduetan

aritzeko aukera ere izango dute.

 

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2018an jaioak).

Ez dago gehienezko adinik.

 

Matrikula orria

Albiste guztiak