pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zortzi taldek parte hartu zuten Sukaldaritzaren belaunaldien arteko 3. topaketan
03
Eka
2024

Zortzi taldek parte hartu zuten Sukaldaritzaren belaunaldien arteko 3. topaketan

Hiru aipamen berezi egin ziren, bazkariarekin amaituz

 

Legazpiko Udala, Aldundiarekin batera, belaunaldien arteko harremanak indartzearen garrantzia lantzen jarraitzen du, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko. Hori dela eta, larunbatean goizean Buztintegik 3. Topaketa Gastronomikoa aurrera eraman zuen, honetan zortzi taldek parte hartu zutelarik.

Hiru pertsonako zortzi talde izan ziren Azokan, talde bakoitzeko partaideen artean 25 urteko aldearekin,  arroza era desberdinetara sukaldatu zutelarik.

Amaitzerakoan Gizarte Zentrora gerturatu ziren guztiak sukaldatutakoa dastatzera, giro ederrean.

 

Hiru aipamen egin ziren:

 

  • 1. Aipamena: Marian Álvarez, Antonia Pacífico eta Eric Galvez-ek osatzen zuten taldearentzat (42 puntu)

 

  • 2. Aipamena: Pili Badiola, Araitz Berasategi eta Luciano Calvok osatzen zuten taldearentzat (42 puntu)

 

  • 3. Aipamena: Juan Valbuena, Begoña Urkia eta Josu Santurdek osatzen zuten taldearentzat (40 puntu)

 

Ikusi argazkiak

 

Albiste guztiak