pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kale garbiketako plegu berriak onartu dira
31
Mai
2024

Kale garbiketako plegu berriak onartu dira

Zaborrontzi gehiago jarri eta garbiketen frekuentzia handitu egingo da, besteak beste

 

Maiatzaren 29an ospatutako azken Udal osoko bilkuran kale garbiketako plegu berriak onartu ziren. Oraingo lizitazioaren aurrekontua 340.032€koa da, aurrekoan baino 62.316€ gehiago, honetan berrikuntza desberdinak planteatzen direlarik. Kontratua 4+1 urtekoa izango da.

Plegu hauek egin aurretik Udal kale garbitzaileen, teknikari eta arduradunekin egin dira bilerak beraien ekarpenak jasotzeko. Kontutan izan dira ere udalak bideratutako inkesten emaitzen ateratako iradokizunak, hauetan guztira 39 pertsonek parte hartu zutelarik. Baita urtean zehar jasotzen diren kexa eta iradokizunak kontutan izan dira.

 

Plegu hauetan langile baten kontratua 45%tik 75%ra pasatzen da (beste bi langileak horrela daude: 100% eta %70). Lanaldi honen igoerak honako berrikuntzak ekartzen ditu:

  • Hogeita bat zaborrontzi jarri dira eta gehiago jartzea aurreikusten da.
  • Pintadekin tolerantzia 0. Detektatu bezain pronto ezabatu egiten dira.
  • Bide publikoak garbitzeko zerbitzuan, garbiketa frekuentziak indartuko dira gune desberdinetan:
  • Aizkorri kalean, astean hirutan garbitzetik egunero garbitzera pasatuko da
  • Itxaropen auzoan, astean behin garbitzetik astean hirutan garbitzera pasatuko da
  • Urola industrialdeaere astean behin garbitzetik astean hirutan garbitzera pasatuko da.

Gainera,

  • 5 orduko lan poltsa bat sartu da kontratu berri honetan, garbiketa berezietarako.
  • Erreken garbiketari dagokionez, Estación RENFE (Arlabain) kokalekua, gehitu da. Kontratu honetan sartzen direnak, ibaien garbiketak dira hirigunetik pasatzen diren ibaien desataskoa.
  • Kontratu berri honekin espaloiak hidro garbigailuarekin garbitzea aurreikusten da. Oraingo Pleguetan, herriko espaloi guztiak, kontratuan behin, baldeatzea proposatzen da.

Bestalde,

  • Enpresaren ordezkari eta kontratatutako zerbitzu guztien zuzeneko arduradun gisa, eginkizun hori betetzeko behar besteko kualifikazioa duen pertsona bat egongo da, eta bere lanaldiaren % 20, gutxienez, Legazpiko zerbitzuan jardungo du. Pertsona horrek egunean 24 orduz egon beharko du libre, urtean 365 egunez.
  • Makina bat egongo da, EURO 6 edo elektrikoa. Eta ibilgailua bat ere.

Udalak eskerrak eman nahi die Udal langileei egiten duten lanagatik eta prozesu honetan parte hartu duten guztiei ere.

Albiste guztiak