Udalak eta Hotz Legazpik datorren urriaren 19an ospatuko den Kulturen Arteko Eguna antolatzen ari dira. Herriko elkarteekin eta hainbat herrialdeetatik etorritako bizilagunekin lehen harremana izan ondoren, datorren ekainaren 5ean hirugarren bilera irekia egingo da, urratsak ematen jarraitzeko eta Kulturen Arteko Egunean egingo diren jarduerak eta ekitaldiak zehazten hasteko.
Ekainaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean aurrera eramango den bileraren gai ordena hurrengoa izango da:
- Festaren kokapena
- Azokan zenbat postu egongo diren behin betiko finkatu
- Azokan parte hartzeak suposatzen duen gastuagatik diru-ordaina
- Ipuin kontaketak /aukerak
- LABBATU batukada
- Libe Anduezaren oparia
- Eskariak, proposamenak eta galderak
Gonbidatuak zaudete!