D sailekoa Legazpin maiatzaren 18an jokatu ondoren, maiatzaren 25ean, Errenteriako Niessen Kulturgunean Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren VI. Edizioko A eta B sailetakoen txanda izan zen.
Sail bakoitzean 12 dantzari aritu dira, hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko
Araitz Mantxola eta Nora Lafuente (A sailean) eta Araitz Berasategi, Jon
Alberdi eta Nora Escudero (B sailean).
Sail bakoitzeko emaitzak:
- A saila:
1-. Lur Lacasta (Lezo)
2-. Hugo Haro (Lezo)
3-. Gorane Villa (Lezo)
4-. Ane Perez (Lezo)
5-. Amaiur Iturbe (Lezo)
6-. Nora Lafuente (Legazpi)
- B saila:
1-. June Aguado (Amasa-Villabona)
2-. Nora Davila (Zizurkil)
3-. Unax Ansola (Elgoibar)
4-. Jon Alberdi (Legazpi)
5-. Mairi Maya (Errenteria)
6-. Nora Escudero (Legazpi)
Sustraiak Dantza Taldeko dantzariak bikain aritu dira, urtarrilean Legazpin hasi
eta larunbatean Errenterian amaitu den txapelketa honetan hobekuntza handia
izan dutela argi eta garbi utziz.
Sustraiak Dantza taldeak eta Legazpiko Udalak ere txapelketa honetan aritu diren dantzari eta irakasle
guztiak zoriondu nahi ditu. Horrela segi eta datorren txapelketara arte!!!!