pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

D saileko Gazte mailako VI. Aurresku Txapelketa Nagusia- Gipuzkoar Erara
23
Mai
2024

D saileko Gazte mailako VI. Aurresku Txapelketa Nagusia- Gipuzkoar Erara

Jurgi Errandonea (Andoain), izan da irabazle

 

Maiatzaren 18an, D saileko Gazte mailako VI. Aurresku txapelketa jokatu zen Legazpin.

Bertan aritutako 14 dantzariek, honako hiru dantza hauek eskaini zituzten: Betronio handia, Aurkez aurke eta Agurra.

Epaimahairen erabakia ezagutu aurretik, Sustraiak dantza taldeko dantzariek ikusleei "Zinta Dantza" dantzatu zuten.

Euskal Dantzarien Biltzarreko kide diren Jose Luis Vallejo, Maria Ferreiro eta Nahikari Vizuetek osatutako epai-mahaiak honako sailkapena egin zuen Legazpiko saioari dagokionean:

 

1

Jurgi Errandonea

Andoain

2

Ihintza Erauskin

Lezo

3

Onditz Esnaola

Lizartza

4

Julen Lertxundi

Asteasu

5

Danel Castillo

Pasaia

6

Lide Sarasola

Zizurkil

 

Irabazleak, Juan Mari Burguerak diseinaturiko eskultura eta kapitain-makila jaso ditu.

 

Sari nagusi hauetaz gain, beste sari batzuk ere banatu ziren:

 

  • VI. Gazteen Mailako Aurresku txapelketako irabazlea: Jurgi Errandonea (Andoain)

 

  • Jantzi egokienaren saria: Onditz Esnaola (Lizartza).

Isabel Aztiria, Maria Luisa Mendizabal eta Olatz Urbietak osatutako epai-mahaiak hala erabakita.

 

  • Irabazlearen irakasleari saria: Amaia Aizpurua.

 

  • Lehen herritarraren saria: Maria Sanchez (Legazpi)

Sariak banatzen, Legazpiko Alkatea den Eric Galvez, Kultura zinegotzia den Miryam Galilea, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko ordezkari den Juan Vallejo eta Sustraiak Dantza taldeko kide den Markel Ormeño aritu dira.

Ekitaldiari amaiera emateko, Jurgi Errandonea txapeldunak, saio guztian musikaz arduratu de Goiz Deia Txistulari taldeak jotako Agurra dantzatu du.

Bi legazpiar genituen sailkatuak txapelketako sail honetan, eta beren lana bikain egin dute, ikasturtea oso ondo amaituz.

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.

Eta gogoratu, maiatzaren 25ean, larunbata , A eta B sailen txanda izango dela Errenterian.

Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko

Araitz Mantxola eta Nora Lafuente A Sailean, eta

Jon Alberdi, Araitz Berasategi eta Nora Escudero -B sailean.

A saileko dantzariek Ormatxulo eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta

B sailekoek Hondarribia Handia eta Legazpi Zortzikoa.

 

Ikusi Txapelketan ateratako argazkiak

 

 

 

Albiste guztiak