Ur Zerbitzuak auzoko ur presioa hobetzeko egin behar dituen obrak direla eta, 2024ko maiatzaren 20tik (astelehena) ekainak 3 arte San Martin-eko arkuaren pasoa itxita egongo da.
Lehenengo bi egunetan pasoa guztiz itxita egongo da. Ondorengo egunetan eta obra amaitu bitartean, langileak lanean daudenean egongo da itxita.
Alternatiba bezala, nahi izanez gero, asfaltorik gabeko pistatik joateko aukera egongo da, Oslan enpresatik gora, eta Laubide 19-raino.