pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Organo Musika Zikloa Legazpiko parrokian. 2. Kontzertua
13
Mai
2024

Organo Musika Zikloa Legazpiko parrokian. 2. Kontzertua

Maiatzaren 19, igandea, 19:00etan. Monica Melcova

 

Eslovakian jaioa, bost urterekin hasi zen musika ikasten. Košice Kontserbatorioan pianoa eta organoa ikasi ondoren, Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean sartu zen. Bertan, organoa ikasi zuen Hans Haselböck eta Michael Radulescu maisuekin, eta Magistra Artium gradua lortu zuen, Ohorezko Aipamenarekin eta Bikaintasun Sariarekin. Perfekzionamendu Zikloan sartu zen Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta Olivier Latry eta Michel Bouvard izan zituen irakasle. Meyer Funda-zioaren eta Société Genérale erakundearen Musika Mezenasgoaren bekak jaso zituen. Era berean, Nadia

et Lili Boulanger Nazioarteko Fundazioak beka bat eman zion Lyongo Goi Mailako Kontserbatorioan inprobisazio-ikasketak egiteko, Loic Mallié irakaslearen zuzendaritzapean.

Arrakastaz parte hartu du hainbat lehiaketatan: Ohorezko Diploma Brujaseko Jaialdian (1997), Žilina Jaialdiko Ikusleen Saria (1998), Sari Berezia UNESCO Lehiaketan (Lisboa, 2000). Frantziako Orkestra Nazionalaren organista izan da 2001-2002an eta Concert-Hall Sapporoko egoitzako organista 2002-2003an. Kontzertista gisa jarduera garrantzitsua garatzen du nazioartean, besteak beste, Parisko Notre-Dame, Saint-Sulpice eta La Madeleine oholtzetan, Dresdeko Hofkirche eta Frauenkirche taulatuetan,

Haarlemeko Sankt Bavon, Tokioko Opera City Hall eta Suntory Hall antzokoetan, Vienako Musikverein-en.

Hainbat bakarlarirekin lan egin du, hala nola Walter Auer, Raphael Oleg, Nora Cismondi, Guy Touvron, Carlos Mena, Pere Ros, Juan Manuel Gómez, eta Aeterna Bratislava eta Auers Flutery musika-taldeekin.

Grabazioak egin ditu Parisko eta Sapporo Concert-Halleko Goi Mailako Kontserbatorioko

organoetan, bai eta irrati eta telebistarako ere: France Musique, ORF Viena, Suisse Romande irratia, NHK Tokio, Devin Bratislava irratia, RTBF Brusela, ARTE kanala. Nazioarteko hainbat lehiaketatako epaimahai-kide da, hala nola Chartres, Petr Eben Competition (Txekiar Errepublika), Dudelange (Luxenburgo), St. Maurice (Suitza), Grand Prix Jean-Louis Florentz, Groningen eta Haarlem (Herbehereak, 2024), eta zuzendari artistikoa da Orava Organ Prix (Eslovakia) nazioarteko lehiaketan.

 

2006tik Inprobisazioa irakasten du Donostiako "Musikene" Euskal Herriko Goi Mailako Musika Eskolan. Irakasle izan da Madrilgo Katarina Gurska Goi Mailako Ikastetxean eta gonbidatutako organo irakasle Kopenhageko Royal Danish Akademian.

 

Eskainiko duen egitaraua:

 

  • Louis Marchand 

( Lyon 1669 - París 1732 )

 Grand Dialogue en Ut /París, 1696/

 

  • Johann Sebastian BACH

( Eisenach 1685 - Leipzig 1750 )

 Aria F dur BWV 587*

 *François COUPERIN, L’Impériale

 Fantaisie et Fugue en la mineur BWV 904

 

  • Maurice RAVEL 

( Ciboure 1875 - Paris 1937 )

 Prélude /Le Tombeau de Couperin/

             Menuet sur le nom d’Haydn

 

  • Monica MELCOVA 

( Eslovaquia 1974 )

 Improvisación sobre temas populares del País Vasco

 

 

Albiste guztiak