Udalak eta Hotz Legazpik datorren urriaren 19an ospatuko den Kulturen Arteko Eguna antolatzen ari dira. Herriko elkarteekin eta hainbat herrialdeetatik etorritako bizilagunekin lehen harremana izan ondoren, maiatzaren 15ean, asteartean, bigarren bilera irekia egingo da, urratsak ematen jarraitzeko eta Kulturen Arteko Egunean egingo diren jarduerak eta ekitaldiak zehazten hasteko.
Gonbidatuak zaudete!