Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatuta, HH-5. mailako eta LH-1 eta LH-2. mailetako ikasleek Mirandaolara joateko aukera izango dute datorren larunbatean, maiatzak 18, Sorgintxulo aisialdi-taldeak prestatuko dituen jarduerez gozatzeko.
Euskaraz aritzea, jolastea, herriko lagun berriak egitea eta ondo pasatzea dira ekintza honen helburuak. Euskal Herria plazan elkartuko dira 17:00etan, Mirandaolara elkarrekin joateko. Jolasean igaroko dute arratsaldea eta askariaren ondoren, denak batera oinez itzuliko dira Euskal Herrira plazara, 19:30ean.
Euria edo bero handia egiten badu, ekintza Urbeltz pilotalekuanegingo da, 17:00etatik 18:30era.
Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, baimena eman behar dutelako seme-alabek parte hartzeko. Epea: ostegunera arte, maiatzak 16, arratsaldeko 14:00ak arte.