Kiroldegiko erabiltzaileen eskaera eta berrikuntza beharrak kontutan harturik, arropa eta gainontzeko tresnak gordetzeko erabiltzen diren takilen zerrailak gaur (maiatzak 8) aldatzen hasiko dira.
Orain jarriko diren takilak zerraila digitala izango dute eta kiroldegira sartzeko erabiltzen den kirol-txartelarekin zabaldu eta itxiko dira. Gaur hasten den lehen fase honetan 100 aldatuko dira, hau da, %50a.