Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.
Datu horien arabera, apirilean 65,40 litro erori dira, hau da, apirileko batez bestekoa (145,03 l) baino askoz ere txikiagoa, 1946tik. Nahiz eta hamarkada honetan batez beste 86,23 litro daramatzagun.
Urteko bataz bestekoa 562,10 litrokoa da; 2023an 426,20 litro bildu ziren. 2019tik izandako euri-daturik altuena da.
Horrela, apirilean 13 egunez euria egin du eta 13 egunez ihintza ere izan dugu; egun bakar batean behe-lainoa izan dugu. Tenperatura maximoa 30ºC-koa izan zen apirilaren 14an, eta horrek apirileko bigarren tenperatura maximoa suposatzen du 1958tik. Errekorra 1961ekoa da, 31º-rekin. Minimoa, aldiz, 1,5ºC-koa izan da, apirilaren 20an eta 27an. Apirileko batez besteko tenperatura 11,64ºC izan zen, apirileko batez bestekoa (10,81ºC) baino pixka bat altuagoa, nahiz eta 2020tik 11,10ºC izan. 2023an, apirileko batez besteko tenperatura 12,46ºC-koa izan zen.
Datu orokorrak
Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.
Legazpiko klimatologiari buruzko datuak (1946tik)
Legazpi datuetan- iturria: EUSTAT