Euskal Herri osoko udalerriek nazio marka berbera erabiltzeko Udalbiltzaren proposamenari batu zaio Legazpi. Modu honetan, udalak bi seinale berri jarri ditu, udalerriko bi sarreretan.
Egitasmoaren helburua da gure nazioa identifikatuko duen marka bat bultzatzea, eta udaletatik gizartearen arlo guztietara zabaltzea. Ekimenak, Euskal Herriaren nazio egitura indartzeaz gain, herrien arteko saretzea lortzeko, euskal herritartasuna bultzatzeko eta nazioartean Euskal Herria ezagutarazteko balioko du.