Behin behineko zerrenda behin betikotzat jo da gaur, osteguna, hilak 11.
Aurten 15 haur-talde osatu dira eta Legazpiko Udalak 16 begirale hartuko ditu. Uda ikastaroa uztailaren 1ean hasiko da eta 24a izango da azkeneko eguna.
Aukeratuak izango diren begiraleek prestakuntza-saioa egin beharko dute datorren ekainaren 17an, arratsaldez, herriko Kultur Etxean.