Astelehenean, maiatzaren 6an, 19:00etan erakusketa berri bat irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan. Oraingoan bi ahizpa legazpiarren lanak ikusi ahal izango ditugu. Batetik, Dani Uribeetxebarriarenak, Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen eskoletako marrazketa eta pintura irakaslea; eta Julia Alustizarenak bestetik, bere ahizpa, urteak daramatzana Portugalen, izango dira aretoko paretetan beren margolanak jarriko dituztenak.
Erakusketa, Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo da ikusgai, maiatzaren 17rarte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.