pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kiroldegian hamaika ekintza eskainiko dituzte udan, haur, gazte zein helduentzat
10
Eka
2015

Kiroldegian hamaika ekintza eskainiko dituzte udan, haur, gazte zein helduentzat

Ekainaren 1etik 25era bitartean eman ahal izango da izena

Ikasturteko ordutegi estua alde batera uztean, jende askok erabakitzen du udan kirola egitea. Hala dela jakinda, Bikuña Kiroldegian ekintza ugariren eskaintza prestatu dute sasoi horri begira, "UDA 2015" lelopean.
 
Tenisa, igeriketa, zaldiketa, zumbaerobik, padela, eskalada, futbol kanpusa, yoga, mountain bike rider, natur udalekuak eta patinajea dira eskaintzaren osagaietako batzuk. 
 
Jarduera batzuk bi txandatan eskainiko dira eta beste batzuetan adinaren arabera bereiziko dituzte taldeak. Eskaintza gehienak haur zein gazteentzat dira. Helduek Mountain bike rider edo patinajea praktikatzeko aukera izango dute.
 
Eskaintza guztiak ekain amaieratik uztail amaierara bitartean daude banatuta, eta edozeinetan parte hartzeko izena eman beharko da, ekainaren 1etik 25era bitarte, Bikuña Kiroldegira joanda, 943 73 12 43 telefono zenbakira deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Han jaso ahal izango da, halaber, eskaintzei buruzko informazio gehiago.
 
Abonatuek prezio bereziak izango dituzte ikastaro guztietan.
 

Jarduera, ordutegi, adin eta prezioei buruzko informazio taula ikusteko, sakatu hemen.

 

Albiste guztiak