pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Begoña Zalduak irabazi du Udalaren egutegiarekin lotutako maiatzeko zozketa
08
Eka
2015

Begoña Zalduak irabazi du Udalaren egutegiarekin lotutako maiatzeko zozketa

50 euroko saria eramango du, herriko dendaren batean erosketak egiteko

Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian urteak eta urteak zerbitzua eskaintzen daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.
 
Dagoeneko egin dute maiatzeko galderari dagokion zozketa. Hauxe zen galdera: Garai batean jangela izan nintzen, beheko sua da horren lekuko. Non nago? Erantzun zuzena, hain justu, Urcelay Oinetakoak da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Begoña Zaldua izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko dendaren batean erosketak egiteko. 
 
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da ekainari dagokion galdera: Nori tokatuko zaio oraingo honetan saskia? Angulak dastatzeko irrikaz nago!
 

Albiste guztiak