pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Datorren astelehenean Marrazketa eta Pintura ikastaroan izena emateko epea irekiko da

Ekainaren 30ean amaituko da epea

Ekainaren 30ean amaituko da epea eta 2009. urtea baino lehen jaiotakoek eman ahal izango dute izena

 

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan 2015-2016 ikasturtean parte hartzeko matrikula epea ekainaren 8an irekiko da. 
 
Matrikula egiteko, horretarako prestatu den matrikula orria bete eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar; betiere, ekainaren 30a baino lehen. Matrikula orriak ikastetxeen bidez banatu zaizkie eskoletako ikasleei eta helduek Kultur Etxean eskura ditzakete. Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek ere derrigorrez bete beharko dute matrikula orria.
 
Taldeak eta ordutegiak matrikulatutako ikasle kopuruaren eta euren aukeren arabera antolatuko dituzte. 18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute; helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio. Helduek arratsaldeko lehen orduetan aritzeko aukera ere izango dute.
 
Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2009an jaioak). Haur horiekin talde berezia egingo da. Bestalde, ez dago gehienezko adinik.
 

Matrikula egiteko orrira sartzeko, sakatu hemen.

Albiste guztiak