Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, gure lurraldeko altxorrak ezagutzeko asmoz Gipuzkoako hainbat herritan egingo den 'Ondarea bertatik bertara' egitasmoaren bigarren saioa ere Legazpira iritsiko da.
Ekainaren 7an, igandea, 12:30ean, San Migel Galdategia eta lantegiko Memoria Historikoa. Gipuzkoako Ondare Industriala egitasmoa gauzatuko dute. Gaur egun Euskal Burdinaren Museoa den lantegiaren historia ezezaguna azalduko dute; eta halaber, Lan Munduaren Memoria Historikoan oinarritutako bideo emanaldia eskainiko dute.
Jarduera elebitan izango da, eta 2,5 €-ko prezioa izango du. Talde mugatuak direnez, aldez aurretik hartu behar da txanda (gutxienez egun bat lehenago), Mirandaolako Turismo Bulegora bertara joanda, 943730428/943731895 telefono zenbakietara deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzita.