10:30etik 13:30era izango da, astelehenetik ostiralera; txartelak, berriz, arratsaldez egingo dira Kultur Etxeko harrera-gunean
Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 1, Gazteentzako Informazio Bulegoak ohiko ordutegia aldatu, eta udako ordutegia izango du, goizez bakarrik: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era. Eta ordutegi horixe izango du irailera bitarte, abuztuan etena eginda.
Txartelak, berriz, Kultur Etxeko harrera-gunean egin ahal izango dira, 16:00etatik 20:00etara, urte osoan zehar. Uztailean, berriz, goizeko ordutegia izango du; hau da, 10:00etatik 13:30era, eta abuztuan ez da zerbitzurik eskainiko.
Kultur Etxean, hain zuzen ere, nazioarteko hainbat txartel egiteko aukera eskaintzen dute: Gazte-txartela, Nazioarteko Ikasle-txartela, Nazioarteko Irakasle-txartela, Nazioarteko Go-25 txartela eta Nazioarteko Aterpekide-txartela. Txartelen ezaugarriei, baldintzei eta eskaintzen dituzten abantailei buruzko informazio gehiago ikusteko, sakatu ondorengo loturan.