pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

"Urola aldeko kontu ta komerixek" ipuin liburuaren aurkezpena
28
Mai
2015

"Urola aldeko kontu ta komerixek" ipuin liburuaren aurkezpena

Maiatzaren 29an, ostiralean, Kultur Etxeko Areto Nagusian 19:00etan

Gurutz Garmendia Osinaldek idatzitako eta Josu Arrieta Garatek ilustratutako liburu honen aurkezpena datorren maiatzaren 29an, ostiralean, egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian 19:00etan. Aurkezpena egileek egingo dute.
 
Urola aldeko kontu ta komerixek ipuin liburuxka, bi urte pasatxoko lan jardueraren emaitza da eta bertan Urola-erdiko eskualdeko ipuin eta kondairak jasotzen dira. Askotan pentsatu izan dugu jentil eta pertsonaia mitologikoen gorabeherak, Aralar bezalako tokietan metatzen direla soilik, baina benetan Euskal Herri guztian zabaldurik daude eta gure alderdia bereziki aberatsa da ipuin eta kondairetan. Beraz ipuin liburuxka hau, bertakoa berreskuratu eta zabaltzeko ahalegina da. Euskaldunen historia ahozkoa izan da eta horrela iritsi zaizkigu gure aurreko eta antzinakoen ipuin eta kondairak. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil eta Beizama aldean jasotako ipuinak dira liburuxkan datozenak eta han eta hemen jasotako ipuin motzetatik, sormen lanaren bidez aipatutako ipuin sorta osatu da. Ipuinak Gurutz Garmendiarenak eta marrazkiak Josu Arrietarenak dira eta irakurleak entretenitzeaz gain, bertako ahozko memoria berreskuratzeko ahalegina da liburuxka.
 

Albiste guztiak