Legazpiko Udal Euskaltegiko Mintzalaguna egitasmoak ekitaldi bereziren batekin agurtzen du urtero ikasturtea. Aurten, Mikel Martinez aktorearen Denboraren korapiloak ipuin kontaketa saioarekin egingo du. Zehazki, helduentzako ipuinak izango dira, apropos-aproposak egitasmoan parte hartzen duten pertsonentzat.
Legazpiko Udalak eta ZingiZango Euskara Elkarteak eskuz esku antolatu dute saioa, eta zehazki, datorren ostegunean izango da, hilak 28, 20:00etan, Kultur Etxean. Hala, Mintzalaguna egitasmoko parte-hartzaileek ez ezik, gainerako legazpiarrek ere ateak irekita izango dituzte.