pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Helduek bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak
25
Mai
2015

Helduek bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak

Izena emateko epea ekainaren 4an bukatuko da

Aurten ere, helduek bizikletan ibiltzen ikas dezaten ikastaroa antolatu dute eskualde mailan Urola Garaiko udaletxeek eta UGGASAk, Godoy Bike & Rideren lankidetzarekin, "BIZIbili Urola Garaian" lelopean. Izena emateko epea ekainaren 4an bukatuko da.
 
Pertsona helduei bizikletan ibiltzen irakastea da helburua, edo aspaldian ibili ezagatik ahaztuta dutenei ohitura berreskuratzen laguntzea. Antolatzaileek, azken batean, bizikleta garraiobide iraunkor gisa erabiltzeko joera sustatu nahi dute, eta hala, adin guztietako pertsonek garraiobide hau erabiltzea lanera zein ikastetxera joateko, erosketak egiteko edo pasieran ibiltzeko. 
 
Ikastaroak lau eguneko iraupena izango du eta taldearen beharretara egokituko da egutegia. Ikastaroan bertan bizikleta utziko zaio behar duenari.
 
Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek UGGASAra deitu (943 72 54 06) edo Udalaren webgunera jo beharko dute, eta izena eman.
 

Albiste guztiak