Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak antolatuta, Haur Hezkuntzako 5. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek Mirandaolara irteera egiteko aukera izango dute, larunbatean zortzi, maiatzak 30, Sorgintxulo Aisia Taldearen eskutik.
Parte hartu nahi duten guztiak Mirandaolako pilotalekuan elkartuko dira larunbatean bertan, 17:00etan. Arratsaldea jolasean igaroko dute, eta euskararen erabilera bultzatzea izango da helburu nagusietako bat. Arratsaldeko 19:00etan amaituko da ekintza, Azokan.
Parte hartu nahi dutenek hilaren 26ra bitarteko epea izango dute ikastetxeetan bertan izena emateko.