pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mertxe Ollok irabazi du Udalaren egutegiarekin lotutako apirileko zozketa
14
Mai
2015

Mertxe Ollok irabazi du Udalaren egutegiarekin lotutako apirileko zozketa

50 euroko saria, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko

Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian zerbitzua eskaintzen urteak eta urteak daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.
 
Dagoeneko egin dute urteko laugarren galderari dagokion zozketa; alegia, apirilari dagokiona. Hauxe zen galdera: Hiru bazkidek abiarazitako proiektua. Nafarroa kaleko lekukorik "garbiena"? Erantzun zuzena, hain justu, Laga Tindategia da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Mertxe Ollo izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko. 
 
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; gure webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da maiatzari dagokion galdera: Garai batean jangela izan nintzen, beheko sua da horren lekuko. Non nago?
 

Albiste guztiak