Bi saio izango dira asteburuan, ostiralean, maiatzaren 15ean, “El sueño de Ellis” eskainiko da 22:15ean Zine-Klub saioan, eta igandean, maiatzaren 17an, “Expediente Warren” 19:30etan, igandeetako saioan.
Bi hauek izango dira Latxartegi Aretoko 2014-2015 Zine Denboraldiko azken filmak. Urrian itzuliko da berriz ere zine programazioa Legazpi Zine-Klub Elkartearen eskutik.