pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Gerdau enpresako lurren optimizazioa bilatzeko hitzarmena sinatu dute gaur
13
Mai
2015

Legazpiko Gerdau enpresako lurren optimizazioa bilatzeko hitzarmena sinatu dute gaur

Gerdau, Legazpiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta SPRILURek

Gaur, maiatzak 13, udaletxeko Areto Nagusian bildu dira Legazpiko Gerdau enpresako Maria Mercedes Tabar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jon Peli Uriguen eta Legazpiko Udaleko Sagrario Etxabe zein Kepa Urzelai, Gerdau enpresaren jabegoko 1. zonaldearen optimizazioa bilatzeko hitzarmena sinatzeko. SPRILUR erakundeak ere parte hartu du hitzarmenaren lanketan, baina gaur ez da ordezkaririk izan Legazpin, agenda arazoak direla tarteko.
 
Sinatu berri duten hitzarmenaren helburu nagusia da, hain zuzen, industria jarduera sustatzea eta enplegua sortu zein mantentzeari dagokienez ingurunea garatzea; betiere, indarrean dagoen hirigintza araudia aintzat hartuta.
 
Legazpiko Gerdau enpresaren bilakaera aztertzeko, ulertu behar dugu 2014. urtearen aurretik, enpresak ez duela gunearen jarduera aldatzeaz gehiegi hausnartu; hori dela eta, aipatutako eremua biltoki gisa erabili izan dute. Udalak 2013an abian jarritako Plan Bereziaren lanketa hasi zenean, ordea, gogoeta prozesu batean sartu zen enpresa 2014an, eta urte horretan, eremuari beste irtenbide bat ematea aztertzen hasi ziren Gerdauren inguruan bildutakoak. Urte berean, hausnarketa horietatik abiatuta, lur industriala kudeatzeaz arduratzen den SPRILUR erakundeari aholkua eskatu, eta lursail horri zer irtenbide eman aztertzen aritu dira enpresako arduradunak Legazpiko Udalarekin batera. 
 
Legazpiko Udalak garbi adierazi du aurrerantzean ere herriko enpresekin harremanetan jarraituko duela, Legazpiko lurretan lursail hutsik edo utzitako industria eraikinik egon ez dadin horiei irtenbidea bilatzen laguntzeko.
 

Hitzarmena ikusi

Albiste guztiak