pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kirol Txartela Mugiment-ekin beste herrietako kirol instalakuntzak erabili
07
Abu
2023

Kirol Txartela Mugiment-ekin beste herrietako kirol instalakuntzak erabili

Euskadiko 80 bat instalakuntza zure eskura

Bikuña kiroldegia abuztuaren 14tik 18ra arte itxita egongo da eta bazkide txartela izateak dituen abantailak gogoratu nahi dira, hauetako bat Kirol Txartela Mugiment delarik.

Alde batetik, Zumarragako Udalarekin dugun hitzarmena dela medio, urte osoan zehar Legazpiko kiroldegiko txartelarekin bertako instalazioak ere erabilgarri ditugula gogoratu nahi da.

Bestetik, Bikuña Kiroldegia Mugiment proiektuari atxikituta dago eta honen baitan Euskadiko 80 bat kirol instalakuntza desberdin erabiltzeko aukera dute Legazpiko bazkideek.

Informazio guztia ezagutu eta Mugiment txartela eskuratzeko https://kiroltxartela.eus/eu

 

Euskadiko 80 bat kirol instalakuntza horiek erabili ahal izateko aurretik Mugiment txartela eskatu behar da, web orriaren bitartez, eta gure kiroladegiak baimena eman behar digu.

Beraz, gomendatzen da hau egiteko interesa dutenek aste honetan bertan egitea.

Albiste guztiak