pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udako ikastaroetan begirale aritzeko izena emateko epea maiatzaren 11n irekiko da
08
Mai
2015

Udako ikastaroetan begirale aritzeko izena emateko epea maiatzaren 11n irekiko da

Bukatu, berriz, hilaren 22an; ikastaroa uztailaren 1etik 24ra bitarte izango da

Euskara Batzordeak urtero antolatzen du, uztailean, Haurren Uda Ikastaroa, eta bertan begirale jarduteko pertsonak kontratatuko ditu Udalak. Interesdunek maiatzaren 11tik 22ra bitarteko epea izango dute izena emateko. Ikastaroa, berriz, uztailaren 1etik 24ra bitarte izango da.
 
Eskaerak behar bezala aurkezteko ezinbestekoa izango da oinarrietan eskatzen diren baldintza guztiak eta udalaren webgunean dagoen inprimakia betetzea; bertan dago, halaber, gaiari buruzko informazio guztia. Egiaztagiriak, berriz, Legazpiko udaletxeko herritarren harrera bulegoan aurkeztu beharko dira, goizeko 8:00etatik 15:00etara.
 
Udalak lanerako kontratatuko dituen begiraleek lauzpabost orduko prestakuntza ikastaro bat egin beharko dute, ezinbestean, ekainaren 20an, larunbata, goizez.
 
Deialdiaren oinarriei buruzko informazio guztia eta bete beharreko inprimakia hemen:
 

Oinarriak

Inprimakia

Praktikak egiteko aukera ere bada
Bestalde, aisialdiko begirale titulua lortu nahi duen herritarrek aukera izango dute begirale titulua eskuratzeko egin beharreko alde praktikoa bertako udalekuetan egiteko.
 
Interesa duten ikasleek epe berbera izango dute eskaera egiteko; alegia, maiatzaren 11tik 22ra bitarte. 
 
Deialdiaren oinarriei buruzko informazio guztia eta bete beharreko inprimakia hemen:
 

Praktiketako araudia

Inprimakia

Albiste guztiak