pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Deskargako tunelean mantentze lanak egingo dituzte
06
Mai
2015

Deskargako tunelean mantentze lanak egingo dituzte

Ondorioz errepidea itxita egongo da

Beasaingo noranzkoa maiatzaren 5ean, 6an eta 7an itxiko da eta Bergarako noranzkoa berriz, maiatzaren 12an, 13an eta 14an
 
Erabiltzaileen segurtasuna handitzeko asmoz, mantentze lanak egingo ditu Deskargako tunelean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidegik. Lan horiek egiteko errepidea itxita egongo da; Beasaingo noranzkoan maiatzaren 5,6 eta 7an itxiko da, 22:00etatik 6:00etara eta Bergarako noranzkoan berriz, maiatzaren 12, 13 eta 14an itxiko da ordu berean. Bidea itxita dagoen bitartean, Antzuola eta Urretxu artean ibiltzeko errepide zaharra erabili beharko da.
 
Goizeko 6:00ak igarota, behin behineko seinaleak kenduko dira eta GI-632 errepide osoa irekiko da.
 

Albiste guztiak