pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irekita dago alardean parte hartzeko izena emateko epea
06
Mai
2015

Irekita dago alardean parte hartzeko izena emateko epea

Aurten, eskopetari aritzeko ezinbestekoa izango da 16 urte beteta izatea

Aurtengoan ere Armen Alardeak zeharkatuko ditu herriko kaleak San Joan bezperan, ekainak 23 asteartea. Eskopetari gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran  zein Udaletxeko Arreta bulegoan bertan. Hain zuzen,asteartean, maiatzaren 5ean, zabaldu da horretarako epea, eta ekainaren 5ean amaituko da.
 
Iaz egin zen moduan bi zerrenda egingo dira, bata arma lizentzia eta eskopetak dituztenentzat eta bestea arma lizentziarik ez dutenentzat. Azken hauek Udalak eskuratu dituen bala gabeko (fogeozko) eskopetak erabiliko dituzte. Izena ematean, honako datu hauek eskatuko dira: izena eta bi abizen, NAN zenbakia, helbidea eta telefonoa.
 
 Arma lizentzia dutenek, gainera, dagokion arma lizentzia eta egun horretan erabiliko den eskopetaren “guía” aurkeztu beharko dituzte (kopia egingo zaie). 
 
Arma lizentziarik ez dutenen kasuan berriz,  erabiltzeko dauden eskopeta bala gabeen (fogeozkoak) kopuru mugatua dela tarteko (35 guztira), izen-emate ordena hartuko da kontuan.
 
Aipagarria da aurten eskopetari eta txilibiteroz gain figurante (olari, baserritar), moduan ere parte hartu ahal izango dela. Izen emateko epea berdina izango da eta gutxieneko adin ere bai. Txilibiteroen kasuan izen ematea maiatzaren 15ean amaituko da.

Ikusi kartela

Albiste guztiak