Azken urteetan ohikoa den moduan, udaletxetik deia egin dute aurtengo Santikutzetan ere balkoietan ikurrina jartzeko. Jaiek iraun bitartean, ahalik eta oihal zuri-gorri-berde gehien zintzilik ikustea da helburua, eta era horretan, Legazpi apaintzea. Euskaraz aritzeko eskaera ere egin du udalak, jai euskaldunak aldarrikatuz.