Maiatzaren batean, ostirala, Haur eta Gazte Danborrada egingo da. Hasiera batean, Laubidetik ziren ateratzekoak, baina eguraldi iragarpenak ikusita, egitaraua aldatzea erabaki dute antolatzaileek. Azkenean, Bikuña kiroldegian egingo da saio nagusia, 17:30etik aurrera. Haurrak kantxan arituko dira jotzen, eta ikusleak harmailetan eserita egongo dira.
Ikuskizun nagusia amaitzean, eguraldiak laguntzen badu, parte-hartzaile guztiek desfilea egingo dute plazarantz.
Inoizko danborradarik handiena
2015eko Santikutz hauetan, inoizko haur eta gazte danborradarik handiena izango dugu, 200etik gora umek parte hartuko baitute. Konpainia berria ere izango da, gainera, alardearena.
Eta Udalbatza Txikiak ere izango du protagonismoa egun horretan. Aurten aurrenekoz osatu da Udalbatza Txikia; alegia, Haur eta Gazteen Eguneko agintari berriak: Mikel Altuna alkatea, Saray Martinez, Irati Encina, Alba Chantar, Jon Ros, Jon Ander Gurrutxaga eta Beñat Iturbe zinegotziak, eta herriko ikurra den Olaria, Jon Igai.