pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Baserriko produktuen eraldaketa eta merkaturatzeari buruzko doako ikastaroa
27
Api
2015

Baserriko produktuen eraldaketa eta merkaturatzeari buruzko doako ikastaroa

Maiatzaren 5,7,12 eta 14an 17:00etatik 20:45era

Bertatik Bertara dinamikaren baitan, HAZI-Fraisoro eskolarekin batera, Goimen, Uggasa eta Goierri Garaiko udalek bultzaturik, baserrietan ekoizten diren produktuen inguruko ikastaro bat antolatu da (Baserriko Produktuen Eraldaketa eta Merkaturaketa), interesa duen pertsona ororentzat. Gaian aditua den teknikari batek gidatuko ditu saioak.
 
Doako ikastaroaren saioak, zehazki, maiatzaren 5ean, 7an, 12an eta 14an izango dira, 17:00etatik 20:45era, Urretxuko GUNEn (Mugitegi Industrialdea, D-Poligonoa, 23). Ikastaroaren helburua, berriz, baserriko produktuen merkaturatze, eraldatze, biltegiratze eta salmentarako baldintzak ezagutzea da. Halaber, produktu horiei begira indarrean dauden lege baldintzak eta gobernuetatik lantzen dabiltzan proposamenak aztertuko dira. Azken batean, hainbat galderari erantzuna bilatzen ahaleginduko dira, giro atsegin eta konfiantzazkoan; esaterako, Zer kostu izango du niretzat eraldaketa gunea egokitzeak? Eta garraioak? 
 
Ezagutza horiei guztiei esker, parte-hartzaileek egungo egoera eta beharrezkoak izan daitezkeen alderdi guztiak ezagutu ahal izango dituzte. Bide beretik, ekoizten hasteko asmoz dabiltzanen premiak eta inbertsio beharrak aurreikusteko aukera ere izango da; besteak beste, elikagaiei buruzko legedia, lehengaien ekoizpenerako baldintzak, hainbat instalaziotarako eta eraldatze makineriatarako baldintzak (gaztandegia, barazkien merkaturatzea, barazki kontserbak, zukuak, haragia, arrautzen salmenta...), garraio eta biltegiratze baldintzak, merkaturatzeko baldintzak... 
 
Ikastaroan parte hartu nahi duten guztiek lehenbailehen deitu beharko dute 943 69 21 66 telefono zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
 

Albiste guztiak