pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalak bi zerbitzu aterako ditu lehiaketara
26
Api
2015

Legazpiko Udalak bi zerbitzu aterako ditu lehiaketara

Kartelak jartzeko eta etxez etxeko banaketa egiteko eta Gizarte Zentroan podologia zerbitzua eskaintzeko

Hilaren 30ean amaituko da horietarako proposamenak aurkezteko epea

 

Legazpiko Udalak bi zerbitzu aterako ditu lehiaketara. Hain justu, kartelak jartzeko eta etxez etxeko banaketa egiteko eta Gizarte Zentroan podologia zerbitzua eskaintzeko. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da, bi zerbitzuetarako. Horretarako, Legazpiko Udaleko Erregistro Orokorrera jo beharko da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
 
Lehenengo kontratuaren helburua, zehazki, udal mailako propaganda, publizitatea eta informazioa (udal aldizkaria, egutegia, jakinarazpenak...) etxez etxe banatzea eta Legazpiko udalerrian kartelak jartzea da. Kontratuaren iraupena 2 urtekoa izango da, baina urtez urte luzatu ahal izango da, 4 urtera arte.
 
Bigarren kontratuaren helburua, berriz, Legazpiko Gizarte Zentroan podologia zerbitzua eskaintzea izango da. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, baina urtez urte luzatu ahal izango da, 4 urtera arte.
 

 

Kontratu guztiei buruzko informazioa eta dokumentazioa udaletxean (943 73 70 30) edo www.legazpi.eus helbidean dago eskuragarri, konkretuki ondorengo loturan:

Udaleko Kontratatzaile profila

Albiste guztiak