pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Guriditegi eta Brinkola auzoen arteko urbanizazio lanak
22
Api
2015

Guriditegi eta Brinkola auzoen arteko urbanizazio lanak

Astelehenean hasiko dira eta bukatu harte bidea itxita

Obrak amaitu bitartean, bidea itxita egongo da ibilgailuentzat, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00etara
 
Datorren astelehenean, hilak 27, Guriditegi eta Brinkola auzoen arteko urbanizazio proiektuaren 1. faseko obrak hasiko dituzte. Fase horretan, Turbina Etxetik harrobiko sarreraraino doan zatia berrituko dute.
 
Obra horretan, sare guztiak lurperatu eta berrituko dituzte; alegia, urarena, euri urena, Iberdrolarena, telefonoarena eta argiteriarena. Horrez gain, errepidea asfaltatuko dute. Aurreikuspenen arabera, hilabete eta erdiko lana izango da, eta udalak 117.095,29 €-ko aurrekontua izango du horretarako.  
 
Ondorioz, datorren astelehenetik hasita, eta obrak bukatu artean, bidea itxita egongo da ibilgailuentzat, asteko egunetan, 08:00etatik 18:00etara. Hala, debekatuta egongo da eremu horretara sartzea edo bertatik irtetea; larrialdietako ibilgailuek izango dute soilik horretarako aukera. Junetorri autobusa, berriz, Olazar baserri ondoan geratuko da.
 
Lanek eragin ditzaketen eragozpenak barkatzeko eskatu, eta proiektu honekin ingurunea itxuraldatzea eta hobetzea lortuko dela ziurtatu dute udaletik.
 

Albiste guztiak