pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Errausketa labea zegoen gunera doan pista itxi egin da
22
Api
2015

Errausketa labea zegoen gunera doan pista itxi egin da

Jendeak zabor gehiago bota ez dezan hartutako erabakia izan da

Garai batean errausketa labea zegoen gunea (suhiltzaileetatik aurreraxeago ezkerrera dagoen bidegurutze batetik gora joanda) gaur egun, lorazaintzako hondakinak (belarra, inausketakoak) eta lur begetala pilatzeko erabiltzen du udalak; izan ere, inausketa hondakin horiek, birrindu, eta konposta egiteko egituratzaile gisa erabiltzen dira gero.
 
Gune hori ez da zabortegi bat, eta ondorioz, debekatua dago bertara hondakinak eramatea. Hala ere, behin eta berriz topatzen dituzte gune hartan jendeak utzitako hondakinak. Arazoari irtenbide bat emate aldera, bertara doan pista ate batez itxi dute; zehazki, garai batean errausketa labea martxan zegoenean erabiltzen zutena. Pista ez da udalarena, baina baso jabe batzuekin batera erabiltzeko eskubidea du. Hala, gainerako jabeei giltza banatu diete, sartu ahal izateko.
 
Horretarako dago Garbigunea
Jendeak zaborra nahi duen tokian uzteko joera etetea ezinbestekoa dela jakinarazi dute udaletik. "Funtsezkoa da bakoitzak bere aldetik egin beharrekoa zentzuz egitea. Eta argi dago zaborra eramateko lekua Garbigunea dela", adierazi dute: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 18:30era, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.

Albiste guztiak