Datorren ostiralean, hilak 24, 19:00etan, Kultur Etxean, Legazpiko Ahotsak egitasmoa aurkezteko ekitaldia egingo dute, Burdinola Elkarteak eta Legazpiko Udalak, elkarlanean.
Aurkezpen horretan, bideo bat erakutsiko dute, 34 hizlari legazpiarren pasarteak eta testigantzak jasotzen dituena. Hizlariei eurei ere bideoaren kopia bana emango diete.
Antolatzaileek hitzordura azaltzeko deia egin dute, legazpiar guztientzat izango baita interesgarria adineko herrikideek diotenaren berri jasotzea.