Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalek eta Uggasak argazki-lehiaketa hau antolatzen dute gure udalerrietako Tokiko Agenda 21ek oinarri hartu duten gure ingurunearekiko kontzientziazioa bultzatu nahian eta garapen iraunkorraren kontzeptua zabaldu nahian. Hauxe da lehiaketaren helburua: gure inguruan dauden arazo sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei eta horiek konpontzeko bideei buruz hausnartzera lagunduko dizkiguten irudiak hartzea.