Ikasturte honetako Gabon inguruko atsedenaldiaren ondoren Otsailaren 1ean ekingo die berriz ere taldeak asteazkeneroko saioei.
Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenei zuzendua bereziki.
"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.
Otsailaren 1ean hasi eta martxoaren amaierara arte, 8 astetan zehar, astelehenetan goizeko 11:15etatik 12:15etara elkartuko da taldea “El libro de la selva” Rudyard Kipling idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkielarik.
Saioak gazteleraz izango dira. Izen emateak:
- Liburutegian bertan
- telefonoz: 943 737 186
- emailez : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
- whatsappez : 639 851 172